Gaztetxearen Historia


Gaztetxea okupatuta dagoen esparru bat da, non ideologia eta egonezin ezberdinak dituzten gazteak elkartzen dira, baina beti jendartearen ikuspegi kritiko batekin. Gure euskarri bat autogestioa da. Autogestioa Gazte Asanbladak (IGA) gaztetxearen bizitzan parte hartzen duten esparru guztien antolakuntza edo administrazio moduan ulertzen dugu: ekonomikoa (instituzioen aldeko subentzioak ez ditugu onartzen), gaztetxearen mantentzea (auzolanen bidez, barra eta garbiketa turnoak,…), eta erabakiak hartzea; azken honetan, organo bakarra Gazte Asanblada da eta hor da erabakiak hartzen den tokia, guztion iritziak era berdinean errepetatuz.
Gure lehendabizizko ekintza gaztetxean gaur eguneko istemaren kontzientzia kritikoa garatzean datza eta era berean espazio bat bideratzea herriko kultura produzitzeko edota horretaz jabetzeko. Kultur herrikoi honek gaur egunean kultura moduan ezagutzen dugun ( kultura kontsumista, jabetza intelektual barik, profesionaltasun ezarekin,…) balore ezberdinetan oinarrituta dago. Horretarako hitzaldiak, eztabaidak, antzerkiak, kontzertuak,… antolatzen dira.
Guzti honetatik aparte, gaztetxeko ateetatik kanpoko lanketa ere existitzen da eta horiek salaketa kanpainia moduan manifestuan jartzen dira (lan prekarietatea, espekulazioa, etxebizitza,…) edota data puntualen opakizunean (maiatzaren 1a, Martxoak 8, greba orokorrak, Abiadura Handiko Trenaren aurkako manifestaldietan,…), baita Erromoko jaietan, ihauterietan eta “Kuadrila Egunean”.

Errekagane kaleko pabilioiak hobetuak daude 2004ko irailaren 29an auzoko gazte batzuk ilusio eta gogoekin okupatu genuenetik. Espazio deslaitsu hori, gazteoi eskeintzen ziguten alternatiba erreala bihurtu genuen.
Ordutik Errekagane kaleak bere kolorea berreskuratu eta hobetu du, bere esperantzak hobetu ditu eta batez ere herriari bizitza eman dio. Itzubaltzeta Gaztetxearen gazteak asanbladaren bidezko eta era autogestionatuan funtzionatzeko esparrua sortu dute eta errekurtso ezberdinekin kontatzen dute:
  • Ordenagailu gela
  • Liburutegia
  • Aisialdirako gunea
  • Biltzeko espazioa
  • Barra
  • Txarlak, antzerkiak, kontzertuak,…eskeintzeko esparrua
  • Gimnasioa
  • Igeritokia udan
Eta formakuntzarako, antolakuntzarako eta ondo pasatzeko beste hainbat ezaugarri biltzen ditu.
Beste aldetik, eta zortzi urte luze hauetan, mota guztietako tailerrak antolatu dira, antzerkiak, hitzaldiak , jaialdiak (bai lokalak bai internazionalak ere), eta herriko beste hainbat eragile eta elkarteekin lan egin dute Olentzero, inauteriak eta jai herrikoiak prestatzerakoan.

Eta askoz garrantzitsuagoa dena, Itzubaltzetako Gazte Asanbladatik aurrera eramandako borrokak: Auzoko komertzio txikien lanketa bat egitea komertzio txikietan kontsumoa bultzatzeko; gaur eguneko sistemak aukera egiten ez duen etxebizitza duin baten aldeko borroka, kultur etxearen beharra gazte ikuspuntutik,... Eta beti, eta batez ere orain, herriko gazteon arteko harremanak sendotzen saiatu gara.





No hay comentarios:

Publicar un comentario